Camilo José Cela - Del Miño al Bidasoa (Doneztebeko deia) (Tamaina 66Kb).
Honako hauek dira Doneztebeko udal barrutiarekin muga egiten dutenak: iparraldean, Sunbilla; ekialdean, Bertizarana; hegoaldean Donamaria eta Oitz; eta, mendebaldean, Elgorriagako udal barrutia.
Lurraldeak, gutxi gorabehera, 9 km² ditu. Barrutiko zati handienak orografia leuna du, eta bertan dago ibar osoko ordoki zabalena.
Udalerriko hirigunea -1.500 biztanle, hor nonbait, hartzen ditu horrek-, 130 metroko altueran dago.