Miguel San Miguel jauna
Ongi etorri Doneztebera, udalaren webgunearen bidez.
Gure webgune hau leiho ireki bat izatea nahi dugu, bertatik ikusi ahal izateko gure herriko gizartea, kultura, merkataritza eta zerbitzuak; halaber, bere historia, ohitura eta tradizioetara hurbiltzeko bidea izatea nahi dugu.
Webgune honek baliozko baliabidea izan nahi du doneztebarrei zerbitzu eta informazio hobea eskaintzeko, baita haiengana hurbiltzekoa ere. Herritarren eta Udalaren arteko harremana hobetu nahi du. Azken batean, zuregandik hurbilago egoten ahaleginduko gara.
Doneztebetik barna egindako bisita birtualean, guregana hurbiltzen diren pertsonei ahalik eta informazio gehiena eskaintzen ahal diegu (historia, kultura, kirola, gastronomia, merkataritza, ostalaritza eta abar) hona etorri eta gu hobeki ezagut gaitzaten.
Zure zerbitzura dagoen zerbitzu-herri bat. Etorri gurera.
Miguel San Miguel jauna, Doneztebeko alkatea.